Pilota jaialdia egingo dute domekan Osintxun

Maite Txintxurreta 2016ko irailaren 2a

Kofradixen barruan, Osintxuko zein Bergara Kirol Elkarteko eta Oñatiko pilotarien partiduak ikusteko aukera izango da plazako pilotalekuan. 17:00etan hasiko dira norgehiagokak.

Lehendabiziko partidua Osintxuko gaztetxoek jokatuko dute. Hala, Uxue Zubizarretak Iker Gilen aurka jokatuko du.

Bigarren partiduan, gazte mailakoan, Zubizarreta (Osintxu) - Otermin (Bergara) bikotea Biain eta Gartzia oñatiarren kontra arituko dira.

Azkenik, nagusietan, Peru Labaka-Iñarra bikoteak Eneko Muguruza eta Jon Larrañaga izango ditu aurrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak