Jesus Mari Lazkanok Donostiako Kubo-kutxa aretoan jarri du ikusgai Ikusmira erakusketa, eta bertan, Lazkanok pinturarekiko izan duen ibilbide artistikoaren zati handi bat jasotzen da.
Garai ezberdinetako piezak dira, gehienak, publikoak ezin izan dituena ikusi. Izan ere, kolekzio partikularretik, museotatik datozen lanak… dira asko.
Artista bergararraren atzera begirako erakusketa zabalik izango da jendearentzat urriaren 16ra bitartean, martitzenetik domekara, 11:30etatik 13:30etara eta 17:00etatik 21:00etara bitartean. Sarrera, berriz, doakoa da.
Haurrendako tailerrak
Erakusketarekin batera, familiendako tailerrak egiten ari dira zapatuetan, 12:00etatik 13:30era. 5 eta 11 urte arteko haurrendako, helduek lagunduta.
Bisita gidatuak zapatuetan
Bestalde, Kubo-kutxa aretoak doako bisita gidatuak ere eskaintzen ditu zapatuetan 18:30ean euskaraz eta 19:30ean gaztelaniaz, aurrez izena eman behar da soilik.
Katalogoa argitaratuta
Kubo-kutxa aretoak egiten dituen erakusketa guztietan ohikoa den bezala, oraingoan ere 220 orrialdeko katalogoa argitaratu du, bertan erreproduzituz erakusketan dauden lanak, baita Javier Gonzalez de Durana komisarioaren eta Jesus Mari Lazkanoren beraren azalpen-testuak ere.