Bergarako haur-eskolako atzeko partean, jolaserako patioan, ziburuei eta jolaserako beste elementu batzuei su eman zieten. Ondorioz, eskola barruan, pertsianak, kristalak eta ondoko gelak kiskali edo hondatu egin ziren. Argindarra eta alarma, esaterako, hondatu ziren sutearen ondorioz.
Ikasturtea irailaren 6ean hasiko da
Konponketa lanak berehala hasi zituzten eta gaurko egunez, ia amaituta daude egin beharreko lan guztiak. Beraz, ikasturtea normalki hasiko dute bertan matrikulatuta dauden hamabost umeek.
Lanen kostu osoa zehaztu barik
Obrak, Goituk Bergarako enpresak egin du eta 84.000 euroko hasierako aurrekontua zegoen prestatuta obra egiteko, baina benetako kostua oraindik zehazteko dago, hainbat konponketa egitea falta direlako oraindik.
Egindako lanak
Bestalde, egindako lanen inguruko azalpenak eman ditu Elena Lete Bergarako alkateak, baina sua nork edo nortzuk eragin zuen ez dakitela oraindik. "Suak sortutako kalteak ziren; fatxadakoak, aroztegi lanak, lurra… baina barruan gehienbat keak sortutako kalteak ziren. Dena margotuta, garbituta, igeltsua… aldatuta dago, eta gaur egun ez dago usainik. Horrez gain, instalazio elektrikoak eta suaren aurkako instalazioak egokitu eta aldatu behar izan dira. Honez gain, ez daukagu gertatu zenaren berri gehiagorik".