Kontserbak egiten ikasteko aukera izango da irailean

Maite Txintxurreta 2016ko abu. 25a, 16:20

Ikastaroa egingo dute hilaren 12an, 13an eta 15ean San Joxepe jubilatuen elkartean. Bertan, era desberdinetako jakiak prestatuko dituzte eta ondoren ondo kontserbatzeko pototan sartzeko modu desberdinak ikasiko dituzte.

 

Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuneko Maite Argoitiak emango du ikastaroa. Barazkiekin, frutekin, haragiarekin edota arrainarekin egingo dituzte kontserbak. Hilaren 12an, 13an eta 15ean, 17:30etik 20:30era jardungo dute ikasten.

Izen emateko 30 euro ordaindu behar dira. info@bizikasi.com helbidera idatzita edo 943769394 telefonora deituta apuntatu daiteke.

Migel Altuna Institutuak Bergarako Udalarekin batera antolatu du egitasmoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak