La Famiglia Toronbolek umorea eta magia jarri ditu Errotalde parkean

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko abu. 25a, 12:58

Tonino eta Damiano Toronbole anaiek txotxongiloz, magiaz eta umorez betetako ikuskizuna eskaini zuten San Bartolome egunean.

San Bartolome egunak hainbat ekitaldi ezberdin utzi zituen Antzuolan, Arrasaten edota Zabaleta auzoan, eta hitzordu horietako bat izan zen La Famiglia Toronbole taldeko italiarrek Bergaran eskaini zutena. Magiaz, umorez eta txotxongiloez betetako kale ikuskizuna eskaini zuten Tonino eta Damiano Toronbole anaiek eta umeek eta helduek antzerkiaz gozatzeko aukera izan zuten Errotalde parkean. Txikienek batez ere, txotxongiloen umorearekin barre egin zuten eta magia erakustaldiak arretaz jarraitu zituzten.

Bergaran udan antolatu diren kale ikuskizunetako azken aurrekoa izan da hau. Azkeneko ikuskizuna datorren asteazkenean, abuztuaren 31n, izango da Labegaraietan. Txuma Murugarrenek emanaldia eskainiko du. Gainera, asteartean, Zinea aire librean egitasmoko azken pelikula eskainiko dute San Martin plazan. Filma Gaua museoan 3: Faraoiaren sekretua izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak