Bolo txapelketak girotu du Zabaleta auzoa San Bartolome egunean

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko abu. 25a, 10:08

Tradizioari jarraituz, bolo txapelketa egin zuten atzo, San Bartolome eguna, Angiozarreko Zabaleta auzoan. 30 lagunek parte hartu zuten, eta garailean Sebastian Aranzabal izan zen.

Bergarako eta Elgetako lagun ugari bildu ziren Zabaleta auzoko San Bartolome ermitaren inguruan, abuztuak 24ko ospakizuna gertutik jarraitzeko. Mezaren eta bazkariaren ostean, bolo txapelketaren txanda izan beste urte batez.

Aurten 30 lagunek parte hartu dute. Bergararrak, elgetarrak eta baita kanpotik boloetara jokatzera ia urtero gerturatzen den jendea ere. Azken urteetan, kanpotarrak izan dira onenak txapelketan, baina aurten bolo txapelketa antolatu duen  Sebastian Aranzabalek lortu du garaipena, 9 txirlo bota ondoren. Bigarren Antonio Ibarluzea izan da 5 txirlo botata eta hirugarren Bitor Rodriguez 4 txirlo botata.

Boloen ostean, bertsolarien txanda izan zen, eta gaua erromeriak girotutako afariarekin bukatu zuten Zabaleta auzoan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak