Bergarako Udalaren oharra:
"Bergarako Udalak herriko kale desberdinetan asfaltatze lanak egitea aurreikusi du datozen asteetan. Asfaltatze eta margoketa lanak egingo dira besteak beste, Espoloian, Basarten, Leizeagan, Urdangarin pasealekuan, Matxiategin, autobus geltokian, edota Zubiaurre kalean.
Modu honetan, hondatuta edo egoera txarrean dauden herriko hainbat errepide egokituko dira, zoru eta espaloien konponketa egingo da eta ondo ikusten ez diren seinaleen pintaketa eta baden edota koskak ezarriko dira. Obra guztiak egitea abuztuan, irailean eta urri hasieran egitea aurreikusten da eta guztira, 206.575 euroko aurrekontua izango dute.
Lanak aste honetan bertan hasiko dira. Espoloitik San Antoniora doan espaloia (gaur egun asfalto gorriarekin dagoena) itxi egingo da aste amaieratik hurrengo astera bitartean, lan desberdinak egiteko. Honela, gune horretako autoak kendu egin beharko dira".