Osintxuko jaien egitaraua aurkeztu dute

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko abu. 23a, 09:49

Egitarau betea osatu dute aurten, irailaren 2tik 4ra ospatuko diren Osintxuko jaietan. Lehenengo aldiz, Osintxu Musikara Lehiaketa antolatu dute, musika talde edo bakarlarien lehiaketa alegia.

Ostirala, irailak 2

  • 18:00etan Jaien hasiera etxaflero jaurtiketarekin (Osintxuko pirotekniaren eskutik).
  • 18:15ean  Bizikleta eta abarren prestatzea. Mozorroen desfilea Osintxuko kaleetan.
  • 18:30ean  Plaentxira Irteera plazatik, luntxa gure zain egongo da.
  • 20:00etan  Futbito mozorro derbia: Osintxu Mokoloen aurka (Aurtengo mendeko partida).
  • 21:00etan  Buruhandiak herrian zehar, erraldoirik gabe.
  • 22:30ean I OSINTXUN MUSIKARA! LEHIAKETA. Musika talde edo bakarlarien arteko lehiaketa estilo librean. Talde lehiakideak : MOON SHINERS , HOAX ATTACK , OSO BASATIS, KARTZAROT , THE GRACE OF DIONYSUS eta THE VARTOOLS . Sari banaketa 02:30 aldera izango da: Lehenengo saria 500 €. Bigarren saria 200 €

Zapatua, irailak 3:

  • 11:00etan  Umeentzako jolasak. Plazan hasi eta ez dakigu non amaituko dugun.
  • 12:30ean  Bertso baserri porteoa. Lekaixokako bertsolariekin bertso baserri luntxa. Herri guztiarekin plazan elkartu eta Mekoletara, hortik Kanterara eta herrira buelta.
  • 15:00etan  Koadrilen arteko bazkaria frontoian. Ez lotsatu eta irten bazkariarekin kalera. Jai batzordeak mahaik eta janaria berotzeko suak jarriko ditu.
  • 17:30etatik 21:00etara  Elektrotxaranga orkestra kalean zehar. Ederto girotuko dute.
  • 18:00etan  Sukaldaritza lehiaketa. Suak piztu eta ez erre. Aurten patatak Osintxuar erara prestatu beharko da, txorixo eta sahieskiarekin.
  • 19:00etan  Toka Txapelketa. Gero eta jende gehiago apuntatu, premioa handiago izango da.
  • 20:00etan Poteo herrikoia Elektrotxarangak animatuta.
  • 21:30ean Herri afaria. Entsalada, patatak Osintxuar erara eta postre sorpresa. Tikeak salgai Euskaldunan eta Txuringon.
  • 22:30ean Sari banaketa. Mozorroa dela, sukaldaritza dela...
  • 00:30ean Erromeria HONAT taldearekin. Dantza eta kanta dezagun egarritu arte.
  • 03:00tan Suaren piztea. Salda magikoa egiteko sua piztuko da.

Domeka, irailak 4:

  • 05:00etan  Kulero, galtzontzilo eta tanga lasterketa. Epaile profesionalak egongo dira foto finish-erako. Sariak egongo dira.
  • 06:30ean  Salda magikoaren banaketa. Gaupaseroen argazkia aterako da, ea nork igotzen duen Selfia - Instagram / Facebook / Twitter-era….
  • 10:30ean  Bergarako txistulariekin diana. Iratzargailurik ez dugu behar izango.
  • 11:00etan  Meza nagusia. Osintxuko elizan.
  • 11:45ean  Karitate banaketa. Mezaren irteeran karitatea banatuko da.
  • 12:30ean  Bergarako zezenak. Bergarako Miura zezenak eta poniak Osintxuko plazan. Kapa gorria ez da eraman behar.
  • 13:30ean  Poteo familiarra Ez galdu tabernetan zehar.
  • 17:00etan  Pilota partiduak. Osintxuko frontoian jolasteko prest etorriko dira:
  • 19:00etan  Pintxo-pote berezia. Euskaldunanian zuzeneko Urdaiazpikoa moztea eta jatea. Txuringon Egurtza eta Untzutako gaztaien dastaketa.
  • 20:00etan  Saria Osintxuko Urrezko Kofradiari.
  • 22:00etan  Jaiei amaiera emateko etxaflero jaurtiketa. Denok etxera, gorputzak deskantsua behar du eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak