Asteartean, Mondrak lehen lan saioa egin zuen Arrasaten, eta atzo Bergara K.E. taldearen txanda ian zen Agorrosingo futbol zelaian. Uztailean bizikletan Gorlara igotzeko elkartu ziren, baina berdegunearekin lehen kontaktua atzo egin zuten jokalariek.
Mahoneroak Erregional Preferente mailan lehiatuko dira bigarren urtez jarraian, eta ligako aurreneko neurketa irailaren 18an izango dute.
Bihar, eguena, UDAko jokalariak batuko dira Ibarran, denboraldiko lehen entrenamendua egiteko asmoarekin.