Edukiontzi baten suteak 8 auto kaltetu eta hainbat zuhaitz kiskali ditu Irala kalean

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko abu. 17a, 10:39

Goizaldeko 03:00etan gutxi gorabehera gertatu da sutea, eta suhiltzaileak heldu direnerako hainbat auto kaltetuta zeuden. Ertzaintza edukiontziak sua hartu duen edo norbaitek sua eman dion ikertzen ari da.

Guztira hiru edukiontzi erre dira, eta alboan zeuden 8 auto kaltetuta suertatu dira, suhiltzaileak sua zegoen tokira heldu direnerako. 8 ibilgailu horietatik 3 guztiz kiskalita daude eta beste bostak kalteak dituzte, Ertzaintzak azaldu duenez. Goizean, udaltzaingoa eta udaleko langileak lanean ibili dira autoak Irala kaleko errepidetik ateratzen, eta euren jabeei abisua ematen. Dagoeneko autoen jabea guztiekin harremanetan jarri dira, eta zortzi ibilgailuak atera dituzte Irala kaletik.

Gainera, edukiontzien inguruan zeuden hiru zuhaitz enborretik moztu behar izan dituzte goizean goiz Bergarako udaleko langileek, egurra erre ondoren oinezkoendako arriskutsuak bilakatu litezkeelako. Aurrena, adarrak apurka mozten ibili dira, eta gero motozerrarekin behera bota dituzte zuhaitzak.

Errepidean ere kalte nabariak eragin ditu suteak, eta zati bat, gutxienez, berriro asfaltatu beharko dute. Kaltetutako zatiaren asfaltatzea eta kaleko konpontze lanak bihar bertan hasiko dituzte. Gainera, Irala kalean kokatuko diren hiru edukiontzi berriak, toki berean jartzeko prest daude.

 

 

 

Erlazionatuak

Edukiontziak sutan Kruz Gallastegi kalean

Maite Txintxurreta 2016 api 19 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak