Julen Irizarrek Getxoko lasterketan egin zuen profesionalekin batera debuta, Murias Basque Team taldeak emandako aukeran. Eta, aukeraz baliatuta Ampoko ziklista ohiak protagonismoa bilatu gura izan zuen, etapetako ihesaldietako batean sartuta. Lehenengo etapan izan zen, eta horri esker ziklista erasokorrenaren saria eman zioten bergararrari.
Atzo, Burgosko itzuliko azken etapa eta gero podiuma zapaldu zuena Eneko Lizarralde izan zen, hainbat egunetako borrokaren ostean tarteko helmugak irabazita. Lasterketan, World Tour mailako 13 taldek parte hartu dute.
Atzo, zapatua, 163 kilometroko etapa erabakigarria izan zen jokoan, Caleruega eta Lagunas de Neila mendatearen artean. Guztira, 7 mendate igo behar izan zituzten txirrindulariek. Sergio Pardillak (Caja Rural - RGA) irabazi zuen azken etapa eta sailkapen nagusia Alberto Contadorrentzat (Tinkoff) izan zen.
Protagonistak Irizarrekin
Taldea protagonista izan zen lehenengo egunean, Julen Irizar txirrindulari gaztea ihesaldian sartu eta etapa amaieran saiatuenaren saria jaso zuen.
Lizarraldek maillot urdina hirugarren etapan jantzi zuen, eguneko hiru esprintetan burua pasata, eta azken egunera arte mantendu du tarteko helmugen lidergoa.