Andaluziatik datorren Minority Of One taldeak Never quit disko berria aurkezten ari da Europan zehar eta Euskal Herrian ere egingo dute geldialdia. "Hardcore melodikoa lantzen dute jarrera positiboarekin", diote antolatzaileek.
Txapa Irratiak eta Jar Itzazu Tapoiak Mesedez irratsaioak antolatuta, Andaluziako Minority Of One taldeak joko du gaur, abuztuak 6, Bergarako gaztetxean (22:30). Hardcore doinuak ekarriko ditu laukoteak Kartzela Zaharreko agertokira. Andaluziarren aurretik Ermuako Issuna taldeak joko du. Sarrera lau euro izango da.
Andaluziatik datorren Minority Of One taldeak Never quit disko berria aurkezten ari da Europan zehar eta Euskal Herrian ere egingo dute geldialdia. "Hardcore melodikoa lantzen dute jarrera positiboarekin", diote antolatzaileek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.