Bergarako Udalak ohar bidez jakitera eman du deialdiak: "Aurreko astean Bilboko emakumearen erailketa eragin duten eraso sexistak gaitzetsi ditu Bergarako Udalak. Halaber, biktimen senitarteko eta adiskideei elkartasun osoa adierazi nahi die". Herritarrei dei egin diete elkarretaratzera agertzeko.