Lanak Bergarako Zabalotegi aretoan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko uztailaren 31

Zabalotegi aretoa eta Txiki Txokoa. Argazkiak: Bergarako Udala

Zabalotegiko aretoan zorua aldatzeko obrak hasi dira. "Oso egoera txarrean" zegoen, eta guztia jaso behar izan dute. Dena jasota, zoruaren egoera txarra galdarak ura galtzen zuelako zela ohartu da Bergarako Udala. Carpinteria Arregi ari da zorua aldatzeko lanak egiten, 8.606 euroko aurrekontuarekin.

Bestalde, Zabalotegiko Txiki Txokoan berogailua aldatzea erabaki da. Obra Fotaneria Wangeneberg-ri adjudikatu zaio 9.846 euroko aurrekontuarekin eta lanak noiz hasiko diren zehaztu gabe dago oraindik. Edozelan ere, Txiki Txokoa zabalik egongo da udan, 16:00etatik 20:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak