Irisgarritasuna hobetzeko lanak amaituta, ireki dute Martoko gizarte etxea

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko uztailaren 30a

Komunak berritu eta egokitu dituzte.

Hilabete inguru lanengatik itxita egon ostean, zabalik da berriro Bergarako Martoko gizarte etxea. Erabiltzaileen irisgarritasuna hobetzeko komunak berritu eta egokitu ditu Artzamendi enpresak, 24.975 euroko aurrekontuarekin. Udan arratsaldez egongo da zabalik, 16:00etatik 20:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak