Udako ordutegia izango dute abuztuan zehar Bergarako kirol azpiegiturek.
Agorrosin eta igerilekua
Agorrosin zabalik egongo da abuztuan zehar 9:00etatik 21:00etara. Kanpoko igerilekua, aldiz, 10:00etatik 20:30era zabalduko dute –irailaren 11ra arte–.
Labegaraieta eta pilotalekua
Labegaraietako kiroldegia abuztuaren 6tik 21era itxita egongo da –biak barne–. Eta, Udal Pilotalekua abuztua osoan itxita egongo da.