Aurten Angiozar eta Osintxuko umeak ere izan dituzte udaleku irekietan, 483 ume guztira. Eurekin batera 56 hezitzaile aritu dira lanean. Hainbat ekintza egin dituzte: "San Fermin Eguna, puzgarriak, Jardunek 25. urteurrenerako atera zuen abestiarekin Lip-Dub-a herriko kaleetan zehar eta Flasmob-a seminarioko patioan... Gainera, altxorraren bila aritu gara, ur jolasak egin ditugu... Lau astetan milaka ekintza herriko kaleak euskaraz bustitzen".