Frenaenbatxek irabazi du Bergarako semicup txapelketa San Lokalen aurkako finala 2-1 irabazita

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko uzt. 26a, 11:41

15 talde ibili ziren nor baino nor gehiago zapatuan Bergarako semicup txapelketa jokatzen. Horien artean onena Frenaenbatxe taldea izan zen: 2-1 irabazi zion finala San Lokali. Antolatzaileak gustura geratu dira txapelketak eman duenarekin.

Finala


Frenaenbatxek irabazi zuen finala San Lokalen kontra 2-1 irabazita. Partidua hankaz gora jarri zitzaien irabazleei; hala ere, Aitor Alonsok eta Markel Labakak egindako golei esker, finala irabazi zuten. Iker Larrañagak egin zuen San Lokalen gola.

Hirugarren eta laugarren postua


Pizzek eta Notthimgam Prisak jokatu zuten hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko partidua. Notthimgamek erraz irabazi zuen: 4-1.

Balorazioa

Antolatzaileak gustura geratu dira txapelketarekin: Balorazio positiboa da, nahiz eta goiz partean eguraldiak ez zuen lagundu. Arratsaldean jende asko etorri zen baiña beste urte batzuetan baiño gutxiago. Inor ez zen lesionatu; jokatzeko kondizioak oso txarrak izan ziren arren. Eskerrak eman nahi dizkiogu Aranzadi Ikastolari urtero bertako aldagelak erabiltzen lagatzearren eta zorionak parte hartu zuten guztiei". 

Erlazionatuak

15 talde Bergarako egun osoko Semicup torneoan

Monika Belastegi Aranzabal 2016 uzt 23 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak