Ikasturte irailaren 6an hasiko da eta hezitzaileak lanean egongo dira irailaren 1ean, 2an eta 5ean baina ume gabe. Gelak prestatzen eta koordinazio lanetan arituko dira.
Zerbitzua bermatuta
Udalak adierazi du espero duela konponketa lanak amaituta egotea ikasturte berria hasterako, baina hala ez balitz ere zerbitzua bermatuta legokeela: "Hamabost ume daude matrikulatuta, bi gela nahikoa izango dira, eta San Martin eskolako instalazioak erabiltzea posible izango da", zioen alkateak. Ikasturtea amaitzeko eskola egun gutxi falta zirela gertatu zen sutea, eta egunotan umeak inguruko herrietako haurreskoletara eramateko aukera izan dute familiek. Ikasturte berria irailaren 5ean hasiko da umeentzat.
Udalaren gaitzespena
Haurreskolako atzeko partean, jolaserako patioan, ziburuei eta jolaserako beste elementu batzuei eman zieten su. Ondorioz, eskola barruan, pertsianak, kristalak eta ondoko gelak kiskali edo hondatu egin ziren. Argindarra eta alarma, esaterako, hondatu ziren sutearen ondorioz.
Udalak "irmoki gaitzetsi" zuen gertaera, eta egileei dei egin zien egindakoaren eta eragindako kaltearen gainean hausnar dezaten: "Sinesgaitza eta ulergaitza egiten da inork halakorik egitea".