Torneoko sari nagusiaz gainera, Orissuain taldeko Unai Nekora atezainak eta Mikel Ilzarbek jokalariek eskuratu zituzten, hurrenez-hurren, mutiletan jokalari onenaren saria eta pitxitxi saria. Nesketan, berriz, Ane Vicenterentzako eta Leire Aguayorentzako izan ziren pitxitxi sariak; jokalari onena, berriz, Maialen Arregi izan zen.
Sari gehiago ere bai
Aipatutako sariez gainera, Udalaren eta herriko hainbat komertzio eta tabernen eskutik, beste hainbat sari ere banatu zituzten atzo iluntzean; horien artean honako hauek:
- Mutiletan azpi-txapelduna: TCC taldea.
- Nesketan, azpi-txapelduna: Salabarduak taldea.
- Kopako txapeldun saria: Minarvo taldea.
- Beteranotan pitxitxi eta jokalari onenaren saria: Ibon Leibar.
- Urte askotan txapelketan parte hartzeagatik, omenaldi saria: A ze flaxa! taldea.
Argazkiak: Goiena eta Udako Futbol Txapelketa.