Bost lasterketa izan dira guztira. Lehena, infantil mailakoa; bigarrena kadeteen puntuazioko proba; hirugarrena, jubenil, elite eta 23 urtez azpikoen puntuaziokoa; laugarrena kadeteen kanporaketa sistemakoa eta azkenik, jubenil, elite eta 23 urtez azpikoen kanporaketa sistemakoa.
Infantil mailako irabazlea esandako moduan, JMA taldeko Aretxabaletako Garazi Estebez izan da. Joan den asteko lasterketa baten erorikoa izan eta atzora arte parte hartuko ez zuela uste zuen arren, aise lortu du garaipena Bergaran. Kadeteetan Gipuzkoa Caja Ruraleko Izarne Maioz izan da txapeldun (bi probak irabazi ditu, puntukakoa eta kanporaketa sistemakoa), eta jubenil, elite eta 23 urtez azpikoetan, berriz, Bioracer taldeko Olatz Agorria (hark ere puntukakoa eta kanporaketa sistemako irabazi ditu) izan da garaile. Jubeniletan onena izan da Bioracer taldeko Sandra Alonso.