Obrak geldi egotearen arrazoia izan da obra hasierako lur mugimenduak egitean konturatu direla orubeko lurra oso bustintsua dela eta horrek zimentazio arazoak eragingo dituela, proiektuan aurreikusi barik zeudenak.
Institutuaren azpiegitura berriak 10.000 metro koadroko azalera hartuko du, Bergarako San Martin auzoan –Candyrena zen fabrikaren ondoan–. Elkarri lotutako bi eraikin egingo dituzte: bata tailerretarako erabiliko dute eta bestea, berriz, ikasgeletarako eta, oro har, administrazioarekin lotutako zerbitzuetarako. Ferrovial Agroman enpresa dabil obrak egiten 7.000.000 euro pasako aurrekontuarekin, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren kontura, eta aurreikuspena zen hogei hilabetean bukatzea.