Hurrengo irteerei dagokienez, bihar da beteranoen taldeak domekan egingo duen irteerarako izena emateko azken eguna –19:00etatik 20:00etara, egoitzan; 20 euro–. Urkiaga-Peña Alba-Elizondo ibilbidea egingo dute. 08:00etan aterako dira, frontoitik. Gazteek hilaren 23tik 25era Belagua aldera egingo duten irteerarako izena, berriz, astelehenera arte eman daiteke.