Hiru talde baino ez dira apuntatu aurten nesketan, eta denek denen aurka jokatu dute, bi itzulitara. Kiussnes da faboritoa, ligaxkako partidu denak irabazi zituen-eta.
Mutiletan, TCCk azken bi urteetako txapeldun Ezdakiu kanporatu zuen finalerdietan. Bana amaitu zen partidua, eta penaltietan irabazi zuten. Iñaki Mardaras atezaina izan zen protagonista: partiduan penalti bat eta gero bi geratu zituen, eta berak sartu zuen azkena. Orissuainek Markel Ilzarberen –bikain ari da– gol batekin menderatu zuen Elgeta, kontrarioa hobea izan arren.