Orissuain eta TCC taldeak, Udako Torneoko finalera

Xabier Urtzelai 2016ko uzt. 9a, 11:33

Atzo arratsaldean jokatutako Udako Torneoko finalerdietan Orissuain eta TCC taldeek egin zuten aurrera, Elgetako ordezkariak, eta Ezdakiukoak gainditu ostean –bi partiduak oso lehiatuak izan ziren, txapelketako fase honetan normala den moduan–. Finala, hilaren 15ean, 19:45ean. 

Finaletako bat zeintzuk jokatuko dute, horrenbestez, erabakita dago, Orissuain eta TCC taldeak izango direlako hilaren 15ean aurrez aurre. Horrekin batera, beteranoetan, finalerdiak hilaren 11n jokatuko dituzte: Poteo Izarrak-Mongitxarrak eta The Purple-Txokokuak, biak 20:00etan. Finala, hilaren 14an, 19:45ean. Kopako finala, egun berean, 18:30ean: Minavo-Birgerias. Eta neskena, hilaren 15ean, 18:30ean: Kiussnes-Salabarduak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak