Agertokian, ibilbide luzea duen Julian Maeso musikaria izango da. Musika beltzetik abiatuta, 70eko hamarkadako blues estiloa jorratzen du, bereziki. Hala ere, askotariko musika iturrietatik edaten du Maesok; hori horrela, ezaugarri nagusi duen ahots sendoa, blues-rock, country, funk eta jazz doinuekin jantzita entzuteko aukera izango da gaur.
Onenen artean hazitakoa
One Way Ticket To Saturn izena duen lan berriarekin dator Bergarara. Adituen esanetan, lan horretan agerian geratu da, berriro ere, egilearen musika ezagutza entziklopedikoa. Black Crowes moduko taldeen zaleentzako proposamen aproposa da.
Eskarmentu handia du agertokian. Talde eta musikari erreferente askorekin lan egindakoa da Estatuan eta baita atzerrian ere: The Blackbirds, The Sunday Drivers, Speaklow, M-Clan, Ken Stringfellow, Taylor McFerrin, Maceo Parker, Neneh Cherry...