Uda giroko kontzertuak kartzela zaharreko patioan

Maite Txintxurreta 2016ko uzt. 8a, 11:11

'Lumi' bikotea

Domekan, uztailak 10, Telmo Trenor & Unai Pelayo "Pelax" eta Lumi ariko dira 19:00etan hasita.

Pop elektronikoa egiten duen bikotea da Lumi, Nahia Zubeldiak eta Manu Mathyssek osatua.

Telmo Trenor eta Unai Pelayo Pelax, berriz, txikitatik ezagutzen diren bi musikari Egiatar dira. Telmo Trenor rapean eta musika elektronikoan aritu izan da, eta Pelax, ordea, rock eta folk doinuetan. Fusioa izango da nagusi gaztetxeko kontzertuan.

Kontzertuak kartzela zaharreko atzeko patioan izango dira, eguraldiak galarazi ezean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak