Diputatuen Kontseiluan hala onartuta, Markel Olanok sinatuko du hitzarmena Aldundiaren izenean, eta gauza bera egingo du UNEDeko ordezkariak. Aldaketarekin, horren ondorio den 1.107.043 euroko diru-laguntzarako hitzarmena izenpetuko dute Aldundiak eta Udalak. Sinadurok ez dute oraindik datarik.
Dirua Seminarioko aretoko altzarietarako eta ekipamendurako, lanen proiektua idazteko eta obra zuzendaritzako gastuetarako izango da.