Alkabieta kalean aparkatzeko debekua ezarri du Udalak

Julen Iriondo 2016ko uzt. 6a, 15:56

Alkabieta kalean errepidearen kontra dagoen espaloiaren alboan marra hori jarraitua margotu dute, aparkatzea debekatuta dagoela adierazteko. Neurri honekin garaje-jabeen eskaerari erantzuna eman diotela adierazi du Bergarako Udalak: "Izan ere, behin eta berriz adierazi dute ibiaren aurrealdean aparkatu ez arren, ondoan aparkatzeak traba handia eragiten ziela".

"Era berean, oinezkoentzat irisgarritasuna hobetzen da, orain arte autoek espaloi gainean aparkatzen zutenez, oinezkoentzat oso leku gutxi gelditzen zen eta", diote Udaletik.

Gainera, Alkabietako kalean epe ertainean egingo diren lanak bitarteko, zirkulazioa handituko dela aurreikusten dute. Udalak kale horretako bihurgunean dagoen lorategiari zati bat kendu eta autoentzat errepidea zabalduko du, "eta, beraz, aurrez zirkulazioa zuzentzea ezinbestekoa da": "Bihurgunea zabaltzeak tamaina handiko ibilgailuak bertatik pasatzeko aukera emango du eta gaur egun espaloi gainean aparkatzen den luzera guztia dagokion zabaleran errespetatzea premiazkoa da".

Marra horia dagoeneko margotu duten arren, Udaltzaingoak aparkatzea debekatuta dagoenaren oharra mantenduko du astebetez. Uztailaren 15etik aurrera, ordea, salaketak jartzen hasiko da gaizki aparkatutako autoetan: "Bertan aparkatzeko ohitura duten herritarrei gogoratu nahi zaie, Bergarako aparkaleku handienetakoa 50 metrotara dagoela, eta bera erabiltzeko gomendioa luzatzen du Udalak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak