Habanera doinuekin bete da Errekaldeko lorategia

Mirari Altube Arrese 2016ko uzt. 2a, 21:37

Habanera doinuekin bete da Errekalde jauregiko parkea. Orfeoi Gazteak eta Orfeoiak eroan dituzte doinu goxook bertara eta bergararrek ez diete hutsik egin; zale mordoa elkartu da Nagore Sanz eta Aitor Biain zuzendarien aginduetara jardun duten kantariak entzuteko.

Ezohiko estiloan eta ezohiko lekuan jardun dute orfeoiek gaur. Baina jakinik Bergarako lorategia aparteko lekua dela eta habanerak estimatuak dira Euskal Herrian.

Orfeoi Gazteak hasi du ekitaldia Anabel Henaok lagun eginda pianoarekin. Habanera del Guria eta Xabier Leteren Habanera ezaguna abestu dituzte Sanzen aginduetara.

Ondoren Orfeoiaren txanda izan da. Eli Mendiaraz pianoan zela eta Aitor Biain oñatiarraren zuzendaritzapean hamar bat abesti kantatu dituzte, besteak beste, Rosita del verde palmar, Mi bella Lola eta Loriak udan.

Kontzertua bukatzeko bi orfeoiek elkarrekin abestu dituzte El abanico eta La llamada.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak