Apar festa izan da asteon Oxirondo plazan, eguazteneko azokaren bueltan. Zerua lainotuta egonda ere, umeak primeran pasa zuten bainujantzia soinean bits artean jolasten.
'Marie' antzezlana
Datorren eguazteneko azoka ekintzaz inoiz baino beteago dator. Batetik, Marie de Jongh antzerki taldearen Marie antzezlana izango da, umeei zuzendua. 19:00etan izango da, eguraldi onarekin, Oxirondo plazan.
Balkoi lehiaketa
Bestalde, balkoiak lore eta landareekin apaintzeko hirugarren lehiaketako irabazleei sariak banatuko zaizkie azokan bertan, 19:00etan. Lehenengo saria 400 euro izango dira herriko dendetan gastatzeko bonutan; bigarrena, berriz, 200 euro.
Baserritarren azoka
Bi hitzordu horietaz gain, beti bezala baserritarrak izango dira tokiko eta garaiko produktuak saltzen. Bestalde, pintxo potea Kortazar tabernak eskainiko du.