Hain zuzen, gai hori San Juaneko batzarrean ere atera zen. Auzokideek Ubera, San Juan eta Bergara, hirurak lotuko dituen bizikleta eta oinezkoen bidea eskatzen dute, errepidetik kanpo segurtasunez ibiltzeko. Nagore Narbaiza udaleko parte hartze teknikariak azaldu duenez.
Garraio publikoa
Irisgarritasuna ere izan zuten mintzagai uberarrek. Gaur egun Herribusa iristen da Uberara, baina geltokia plazan duenez, baserrietan bizi diren pertsona nagusiek zailtasunak izaten dituzte etxera joateko. Hori dela eta, auzo taxi zerbitzua jartzea proposatu zuten.
Bestalde, auzoan Maisuaren etxea bezala ezagutzen dena egoera kaxkarrean dagoela aipatu zuten uberarrek, Narbaizak azaldu duenez. Egun hutsik dago, eta aipatu zuten norbait bertan bizi ezkero hobeto zainduko lukeela.
Plaza ingurua txukuntzea eta biltzeko leku bat egokitzea ere proposatu zuten.