Frantziako Tourra bihar, zapatua, hasiko da, eta domekakoa izango da porrarako balioko duen lehenengo etapa. Aurten porrako lehen hamarrek izango dute saria, batutako diruaren %30etik %1era. Horrez gain, sari banaketa egunean herriko komertzioek emandako sariak zozkatuko dituzte, eta Mikel Landaren maillota ere bai.