San Martzialgo erromeriaren atariko, Orfeoiaren kontzertua

Julen Iriondo 2016ko uzt. 1a, 12:23

Atzo, eguena, hasi ziren San Martzial egunarekin lotutako ospakizunak, eta bihar izango dute jarraipena. 18:30ean buruhandi eta erraldoien kalejira eta 20:00etan Orfeoiaren eta Orfeoi Gaztearen kontzertua izango dira.

Kontzertua Errekalde parkean izango da –eguraldi txarrarekin, Mariaren Lagundiko elizan–: "Oso parke politak daude Bergaran, eta pentsatu dugu paraje horiek aprobetxatzea", adierazi dute antolakuntzatik. Eguneko programa Habanerekin osatua egongo da, hasieratik bukaerara: "Estilo hau oso ezaguna eta maitatua da Euskal Herrian", diote. Pianoan Anabel Henao eta Eli Mendiaraz ariko dira, eta Nere Ibarra eta Ainara Uribesalgo, bakarlari.


Domeka

Domekarako, berriz, ohiko erromeria dago gertu. 09:30ean alborada hasi eta ordu erdira San Martzialerako igoerari ekinda, 21:00etako txupinazora arte festa giro handia izango da. Ohikoak ez dira faltako aurten ere: jolasak, herri kirolak, larrain-dantza, aurreskua... Bertsolarien saioa ere izango da, Iñaki Murua eta Anjel Mari Peñagarikanorekin. Dantzarako doinuak, berriz, Laket taldeak jarriko ditu.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak