Gauzak horrela, semaforo bat jarri zuten kotxeen zirkulazioa kontrolatzeko eta eraikinaren inguruan segurtasun area bat jarri zuten, jendea sartu ez zedin. Izan ere, amiantoa minbizia eragin dezakeen materia bat da, toxikoa, eta zuhurtziaz jokatu nahi izan zuten. Gainera, hondakin arriskutsua denez, Eusko Jaurlaritzaren protokolo berezi bat bete behar dute lan hauek eta langileek ezin dute lau ordu baino gehiagoz lan egin.
Amianto plakak kentzea da zehazki egin beharreko lana. Hala ere, eraikinaren goialdeko fatxadan daude plaka hauek, beraz, garabi moduko bat erabili zuten bertara heltzeko.
Behin amianto plakak kenduta, eraikina habetu, apuntalatu egingo dute eraikina, zaharra da eta. Ondoren, barrua garbituko dute, bertan dauden altzari eta material guztia aterako dute, ahalik eta arazo gutxienekin eraitsi ahal izateko.