Gurutziltzatutako Kristoaren taila bat dohaintzan jaso dute Bergarako San Juan auzoan

Eneko Azkarate 2016ko eka. 24a, 10:44

San Joango auzotarrek dohaintzan jaso duten taila.

Bergarako San Juan auzoan ere egun handia dute gaur. Eguerdi partean hainbat ekitaldi gertatu dituzte. Bestetik, San Juan auzokoek jaso duten donazio anonimo bat lehen aldiz ikusteko aukera izango dute gaur ermitara bertaratzen direnak: Gurutziltzatutako Kristoaren XVI. mendeko taila bat.

1980an berritu zuten Kristoaren taila hori. Adierazi dutenez, koloreak erabat berriak dira, jatorrizkoak oso hondatuta zeuden-eta. Inguruko komentu batetik auzoari utzitakoa da, "auzoari eta ez Elizari", San Juango ermitan badagoelako beste Kristo baten irudia.

Gaurko jai egitarauari dagokionez, 12:00etan meza izango da auzoko ermitan, San Joxepe erretiratuen elkarteko koruak lagunduta.

Meza ostean, luncha izango da herriko trikitilariek lagunduta.

13:00etan, V. lore sorta lehiaketa izango da. Antolatzaileek diotenez, "ohitura zaharrak" eduki beharko dira kontuan, lore sorta egiterakoan.

13:15ean, auzoko 80 urtetik gorakoak omenduko dituzte eta jarraian banatuko dituzte VI. ortu lehiaketako sariak.

Amaitzeko, 14:00etarako erretiratuen bazkaria iragarri dute Tartufon.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak