Dantza ikuskizun ederra egin dute Espoloian

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko eka. 18a, 14:47

Bergarako Musika eta Dantza eskolako kideek dantza eta musika ikuskizun borobila egin dute Espoloiko karpan. Bergarar ugari gerturatu dira emanaldia jarraitzera.

Bergarako musikariak eta dantzariak ez dira bakarrik egon Espoloiko karpan. Eurekin batera, Zumarragako Irrintzi dantza taldea, Orfeoi gaztea, eta Bergarako musika eta dantza eskolako beste hainbat talde (soka taldea, haurren abesbatzako kideak, trikitilariak eta irakasleak) egon dira.

Guztira 60 dantzarik eta 38 musikari parte hartu dute prestatutako zazpi dantzetan. Aurreneko hiru dantzak Urretxindorrak taldearen Markesaren alaba, Korrontziren Aupa Maurizia eta Txomin Agirregomezkortaren Euskal Musikaren Gorespena izango dira. Jarraitzeko, trikitilarik igo dira eta Zumarragako Irrintzi dantza taldekoek fandango eta ari-arin bat eskaini dituzte. Ondoren dantza eskolako txikienek Uan Bai abestiarekin eurak asmatutako dantza egin dute.

Gainera, Gazte Orfeoiko eta Haurren abesbatzako kideak eta soka taldeak, musika eta ahotsa jarri diote, Mikel Urdangarinen Non geratzen den denbora abestiari. Bukatzeko Irrintzi dantza taldekoak berriz igo dira Zea Mays taldearen Negua Joan da eta dantzatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak