Aparkatu zure axolagabetasuna da mostra berezi honen izena, eta Bergarako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz jarri dute.
Guztira zortzi aparkaleku hartzen ditu erakusketak, eta bakoitzean bazterkeriaren alderdi bat irudikatu nahi izan dute. Domekan jarri zuten mostra, eta astelehenera arte egongo da ikusgai. Horren bidez, ezustea bilatu nahi izan dute, eta herritarren kontzientziak piztea.
Jon Odriozolak aipatu du Caritasen boluntariotza kanpaina bat jarriko dutela martxan, eta interesatuak gonbidatu ditu gertuen daukaten egoitzara joatera informazio eske.
Jasotako iritziak oinarri hartuta, Udalean lanketa bat egingo dute orain, eta eskatutakoen bideragarritasuna aztertuko dute.