Kaco Forns eta Juanjo Albiñanaren bakarrizketak bihar, zapatua

Maite Txintxurreta 2016ko eka. 17a, 15:00

Zabalotegi aretoan izango da saioa, 20:00etan hasita.

Umorezko bakarrizketa saioa izango da bihar, hilak 18, Juanjo Albiñana eta Kaco Forns komedianteen eskutik. 20:00etan izango da Zabalotegi aretoan, eta sarrerak zortzi eurotan egongo dira salgai leihatilan.

Telebistan aritzen dira biak, saio ezagunetan umorezko bakarrizketak egiten,. Gainera, aktore lanetan ere aritu izan dira, umorezko hainbat telesailetan kolaboratu dutelarik.

Albiñana Albacetekoa da, eta sarritan erabiltzen ditu bere jatorriari buruzko erreferentziak umore errekurtso gisa. Egunerokotasuneko gauzak umorez kontatzea da Fornsen ezaugarri bereizgarria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak