Aurreko astean kirol eragileekin egindako bileraren ostean, Ipintzako harmailaren gaia lasaiago aztertu eta ekarpenetarako tarte bat eman diete eragileoi. Dena dela, Udaletik jakinarazi dute harmailaren kokapena erabakita dagoela; saihesbidearen aldean kolektorea doala kontuan izanda, beste aldean, Agorrosinekoan jarriko dute harmaila. 30 metro luze izango ditu, eta 150 jarleku, hiru ilaratan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.