Martokoko erretiratuen gizarte etxean lanak hasiko dituzte astelehenean

Maite Txintxurreta 2016ko ekainaren 17a

Lehengo eskolan dago kokatuta erretiratuen etxea

Irisgarritasuna hobetzea izango dute helburu lanok. Hilaren 20an komunak berritzen hasiko dira udal langileak, eta hilabete batez luzatuko direla aurreikusten dute. Lanek iraun bitartean gizarte etxea itxita egongo da.

Lanak Construcciones Artzamendi enpresak egingo ditu, 24.975 euroko aurrekontuarekin. Berritze lanek iraun bitartean, Martokoko gizarte etxea itxita egongo da, eta uztaila erdialdean irekiko dute ostera ere.

Bergarako Udalak "barkamena" eskatu du aldez aurretik sortu daitezkeen eragozpenengatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak