Liburutegiko zerbitzua zabaltzearen alde agertu dira osintxuarrak

Maite Txintxurreta 2016ko eka. 16a, 17:01

Osintxuko eragile eta auzokideak Udal ordezkariekin bildu ziren eguaztenean auzoko liburutegiari buruz hausnartu eta eztabaidatzeko. Parte hartzaile guztiek bat egin dute zerbitzua mantentzea beharrezkoa dela; are gehiago, beste arlo batzuetara ireki behar dela proposatu zuten.

Liburutegiak hogei urte baino gehiago daramatza Osintxun. Orain, baina, horretaz arduratzen den pertsonaren lan jarduna bukatu egingo da, eta Udaleko kultura zinegotzi Maite Agirrek azaldu du momentu egokia iruditu zaiela auzokide eta eragileekin batera zerbitzua birpentsatu eta proposamenak jasotzeko. Osintxuarren aldetik ere eskaera hori jaso zutela azaldu du.

Hausnarketaren emaitzak

Liburutegiaren alde positiboak, alde negatiboak eta proposamen berriak zerrendatu zituzten. Positiboen artean, auzoan liburutegi zerbitzua izatea oso ondo baloratu zuten guztiek, baita bere baitan antolatutako ekintzak ere, umeen bisitak edota irakurketa kluba bezala.

Negatibotan, komunikazio falta nabarmendu zuten, jendeak liburutegian antolatzen direnen berri izan dezan eskatuz, eta Bergarako Udalarekin ere komunikazio zuzenagoaren falta aipatu zuten. Liburuak sarriago berritzea ere eskatu zuten, baita oporretan zenbait egunez gunea zabalik egotea ere, besteak beste.
Proposamenen artean, bizilagunak liburutegiko zerbitzua zabaltzearen alde agertu dira., eragileen elkargunea izan dadin eskatuz, eta liburuzain soila beharrean dinamizatzaile profila ere izango duen pertsona baten beharra azpimarratu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak