Bubani eta Petit de Meurvilleri buruzko hitzaldia museoan

Maite Txintxurreta 2016ko eka. 16a, 13:01

Zumalakarregi museoko Mikel Alberdi historialariak bi landare-zale atzerritarri buruzko hitzaldia eskainiko du bihar, zapatua, 11:30ean, Laboratoriumen. Museoan ikusgai dagoen Loreak Asmatzen erakusketaren inguruko egitarauaren baitan kokatzen da berbaldi hau.

XIX. mende erdian Euskal Herrian izan ziren bi landare zale ospetsu, Pietro Bubani, italiar botanikoa, bizitza Piriniotako landareak jaso eta aztertzen eman zuena, eta Didier Petit de Meurville, 1857. urtetik aurrera Frantziako kontsula Donostian, bere zaletasunen artean pintura eta landareekiko maitasuna elkartu zituena, zeinen emaitza Gipuzkoako florari eskainitako hiru album izan ziren.

Bere bidaietan zehar biak egon ziren Debagoienan eta Bergaran. Hori gogoratuko du Mikel Alberdik bere hitzaldian hain zuzen: bi pertsonaiak, beraien zaletasun botanikoa,beraiek ezagutu zuten garaiko euskal gizartea…

Bestalde, Loreak asmatzen erakusketa uztailaren 10era arte izango da ikusgai Laboratorium museoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak