-Zatoz gurekin abestera! Haurren abesbatzak entsegu ireki bat egingo dugu Irala kalean, bihar, arratsaldeko 19:00etan. Herriko haur eta gazte guztiak gonbidatuta zaudete gurekin batera abestera. Kantu errez eta politak ikasiko ditugu.
-Eskolako orkestra sinfonikoaren eta txistu taldearen kontzertua. Mariaren Lagundiako elizan, ostiralean, arratsaldeko 18:30ean.
Progama hau izango da:
Txistu banda:
- Veneziar sonatatxoa (W.A.Mozart).
- Ibai Ona (Joaquin Iruretagoiena).
Orkestra:
- Musikatu Bizitza (Xabier Zabala).
- Air for winds (André Waignein).
- Lo imposible (Fernando Velazquezen soinu-banda originala)
- The second waltz (Shostakovitch)
-Organo kontzertua: Stoltz-Frères Organoaren lagunak elkartearen eskutik, Bergara eta Azpeitiko Musika Eskolako ikasleen txanda izango da, ekainaren 12an, arratsaldeko 19.00etan. Maila handiko organistak igaro ostean, oraingoan Bergaran ere organista ugari eta maila handikoak egongo dira.
-Big Band: Ekainaren 15ean, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan egon tabernan izango da. Talde honetan baxua, bateria, teklatua eta haizezko musika tresnak uztartzen dira musika mota desberdina eginez.
-Dantza ikuskizuna, zuzeneko musikarekin: Ekainaren 17an, ostirala, gaueko 22:00etan Munibe plazan (eguraldi txarra eginez gero, Espoloian). Dantza eskolako ikasle guztiek parte hartuko dute emanaldian. Talde bakoitzak koreografia bat prestatu du Eneko Galdosen gidaritzapean. Musika berriz, musika eskolako ikasle eta irakasleek jarriko dute. Bertako dantza eskolaz gain, Zumarragako Irrintzi dantza taldeak ere parte hartuko du.