Eskaerak:
Bergarakoak izan eta irabazi asmorik ez duten kultur edo kirol elkarteek, herri-taldeek eta ongintzako elkarteek aurkez ditzakete eskaerak, eta lehentasuna izango dute kultura, kirola, hezkuntza edo irakaskuntza eta ongintza helburu dituzten herriko taldeek.
Adinez nagusia den eta jarduteko gaitasun osoa duen pertsona batek sinatu beharko du eskaera.
Entitate, elkarte edo taldea adinez txikiak direnek osatzen badute gehiengoz, hauen ordezkari legalak –honetarako izendatutako ahalmen osoa duen pertsonak– aurkeztu beharko du eskaera.
Bestalde, kantina edo txosnaren jardueraren erantzukizun osoa eta baldintzak betetzearen erantzukizuna eskatzaileak bere gain hartzen dituela ulertuko da; salbu eta gehienak adinez txikiak direnekin osatutako elkarte, entitate edo taldeen kasuetan, non eskaera baztertu egingo da.
Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 15ean 12:00etan bukatuko da. Zozketa bidez egingo da ustiapenen adjudikazioa, ekainaren 16an, 12:30ean, udaletxean.
Baldintza guztiak Bergarako udaletxean kontsultatu daitezke.