Bergarako San Antonioko jaiak, barikutik astelehenera

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko ekainaren 6a

Ekitaldi ugari antolatu dituzte ekainaren 10etik 13ra ospatuko diren jaietarako.

Barikuan, Roman Gonzalez Pildain erakusketaren inaugurazioa egingo da Gure Ametsa elkartean (20:00etan). Zapatuan, zezentxoen eta ponien txanda izango da goizean, eta arratsaldean LXXX Txirrindulari Lasterketa ospatuko dute, 17:00etan.

Domekan, On Serafin Esnaolaren pelikulak eskainiko dituzte auzoko jaiei eta txirrindulariei buruz, eta ondoren herri bazkaria egingo da (14:30ean). Astelehenean, San Antonio egunean, meza egongo da 11:00etan ermitan, eta 12:00etan San Joxepe abesbatzak kontzertua eskainiko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak