"Sekulako arrakasta" izan du mahoneroen jaiak. 400 bat lagun elkartu dira herri bazkarian, eta zuzendaritzakoak adierazi dute "gazte asko" egon direla.
Bazkal ondoren denboraldiko sariak banatu dituzte. Lau sari denboraldiko errendimendua eskertzeko edo txalotzeko izan dira. Sarituak izan dira:
- Entrenatzaile onena mutiletan: Lander Ugarte.
- Entrenatzaile onena nesketan: Ainhoa Sainz.
- Jokalari onena mutiletan: Mikel Tellin, infantil txiki taldekoa.
- Jokalari onena nesketan: Maider Jorge, kadete mailakoa.
Mahonero sariak
Mahonero sariak ere banatu dituzte, guztira zortzi. Sari horien helburua mahoneroen grina eta baloreak islatzen dituztenak saritzea izan da.
Sarituak izan dira:
- Migel Basterra, futbol eskolakoa.
- Juanjo Azula, laguntzailea.
- Alex Madariaga, bazkidea.
- Manolo ortiz, mutilen entrenatzaileen artean.
- Jose Ramon Beristain, nesken entrenatzaileen artean.
- Xabier Urrutia, jokalaria.
- Mariñe Diaz, jokalaria.
- Mikel Juaristi, sari berezia.
Familia handi bat
Zuzendaritza taldeak balorazio "oso ona" egin du aste bukaerak eman duenaz. "Familia handi baten jaia" izan dela azaldu dute, eta "ez zutela horrelakorik espero".