Udalekuak aurkezteko saioak izango dira: ekainaren 8an, Zabalotegin; 9an, Angiozarko Arbiaska aretoan; eta 15ean, Osintxuko eskolan –denak 18:00etan–.
Antolatzaileak pozik daude "urtetik urtera herritarrek udalekuetan jartzen duten konfiantzagatik": "Gaur egun, kalitatezko haurrentzako aisialdi hezitzaile euskalduna eskaintzeaz gain, gurasoentzako lana eta bizitza pertsonala uztartzeko ezinbesteko tresna bihurtu dira udalekuak".
Udalak antolatu eta Jardunek kudeatzen ditu udalekuak.