Irabaziren esanetan, Udal Gobernuek nahiago izan dute, orain arte, "urtean egun bakarra" den argudioarekin, zikin utzitakoa garbitzea, "gaitz" horri aurre egitea baino; Udalak erantzukizun guztia herritarrengan utzi ohi duela ere salatu du Irabazik. Zentzu horretan, Aiert Lizarralde zinegotziak dio Udalak azpiegitura hobeak jarri beharko lituzkeela, eta kontzientziazio planak bultzatu. Gaiaren gainean beste alderdiekin jarduteko asmoa ere agertu du.