"Sindikatuak Bergaran egingo duen mobilizazioa, borroka astearen barruan kokatzen da; larunbatean Bilboko kaleetan milaka jende bildu zen prekarietatearen aurka. Asteartean, Federazio Publikoko langileek mobilizazioak egin zituzten hiriburuetan. Asteazkenean, Zerbitzu Pribatuen Federaziokoak mobilizatu ziren eta ostiral honetan, Industria Federazioko delegatuak eskualde ezberdinetan prekarietatetik libre dagoen beste industria eredu bat aldarrikatuko dute", sindikatuaren berbatan.